Nire blogg lista

domingo, 12 de febrero de 2017

Oinarrizko Hezkuntzako Curriculum dekretuko EBALUAZIOA

Iepa lagunok,
Gaurko egunean aurreko klasean egindakoari jarraipena emanez, Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumari berriro ere heldu, eta ebaluaketaren atala landuko dugu.
Oraingoan, irakasleak zenbait galdera planteatu ditu, guk dokumentua aztertuz erantzuna emateko. Honako hauek izan dira galderak:


  • Zer ebaluatu?
  • Zeren bitartez ebaluatu?
  • Noiz ebaluatu?
  • Nola ebaluatu?

Aurrekoan bezala, klasean lehenengo talde txikitan ibili gara lanean, ondoren bukaeran guztiok batera erantzunak amankomunean jartzeko.  Hauexek izan dira hain zuzen ere atera diren erantzun zuzenak:


  • Zer ebaluatu? Zeharkako-konpetentziak, diziplinarrak.
  • Zeren bitartez ebaluatu? Ebaluazio irizpide  eta lorpen adierazlearen bitartez.
  • Noiz ebaluatu? Hasieran, bitartean, amaieran, diagnostikoan (PISA).
  • Nola ebaluatu? Ebaluazio autentikoa (egoera errealen) eta testuinguruan erratutakoarekin (konpetentzien ebaluaketa).  Kuantitatibo eta kualitatibo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario