Gaurko egunean, lehen hezkuntzan nire ikastolan bizi nituenmomentu desberdin batzuk erakutsi dizkizuet 10 argazkien bidez azaldua, eta argazki hauek zergaitik aukeratu ditudan azalduko dut. Hasi gaitezen argazkiak ikusten!!!!
1.
Lehenengo argazki honetan, lagun bat eta biok ikastolako liburutegian irakurtzen gaudela ikus dezakegu. Lehen Hezkuntzan egon nintzenean, maila guztietan ohitura genuen astean behin edo birritan irakaslearekin liburutegira igo eta bertan nahi genuen liburua irakurriz erlaxatzeko. Gogoratzen dut, une horiek guztiok gogoko genituela, gustura egoten bait ginen klasea ez zen beste leku batean egotea.
2.
Bigarren argazki honetan, klasekide batzuekin Udalan zegoen ingurugiro eskolan gaude talde lan bat egiten. Urtean zehar 2 aldiz gutxienez joaten ginen bertara ekintza bereziak egitera, eta oso gustukoak genituen guztiok hara joaten ginen eguna. Izan ere, hara joaterakoan bertan pasatzen genuen egun guztia, bertan bazkaldu eta ekintza dibertigarriak eginez. Gainera naturaren inguruko gauza ugari ikasten genituen, eta oso esperientzia politak ditut gogoan.
3.
Aurrean daukagun argazki honetan, ez dakit zein mailatan hain zuzen ere, ikastolako multikirolean parte hartu genuen lagunak agertzen gara, urte hartan irabazi genuen koparekin. Nire kasuan, kirola gustoko nuenez, urtero apuntatzen nintzen berta, gure ikastola ikastola ez berdinen arteko lehiaketan defenditzen. Ederki pasatzen nuen lagunekin kirol desberdinak egiten, eta talde paregabea osatzen genuen guztiok.
4.
5.
Berriro ere, karnabaletako argazki bat aukeratu dut, oraingo honetan berriz, nire anaiarekin agertzen naiz, mexikanoz jantzia. Urtero inauterietan ikastolara joan aurretik, etxe beheko plazan biok agertzen ginen argazkia ateratzeko ohitura genuen, eta horregatik aukeratu dut hauxe nire 10 argazkien artean jartzeko.
6.
Honako honetan, argazkiaren kalitatea ez da oso ona, eta ezin daiteke ni non nagoen ikusi, baina hala ere lehen hezkuntzan zehar izan nuen esperientzia politenetariko bat jasotzen du. Ikastolako nire mailakoekin agertzen naiz bertan, Arrasateko Amaia Antzokian hain zuzen ere, antolatutako abesbatza antzerako batekin kantuan. Hura gauza oso berria izan zen niretzat, inoiz ez nuen lehenago abestu, eta hasiera batean ikastolak hori antolatu zuenean ez nuen pozik jaso. Hala ere, ikastolan hainbat alditan entsailatu eta gero, oso ongi pasa nuen guraso guztien aurrean kantu egiten.
7.
Argazki hau Lurraskan egindakoa da, eta bertan irakasle zein lagunekin futbolinean jolasten agertzen naiz, ni bisera duena nahiz. Ikastolatik urtean zehar eguna pasatzera zenbait irteera egiten genituen, baina kanpoan lo egitera urtean behin soilik. Nagusiki Lurraska izeneko herrira joaten zen, eta bertan bi gau pasatzen genituen. Horiek oso esperientzia politak izan ziren, izan ere adin horretan ez zaude bat ere ohituta etxetik kanpo lo egitera, eta nire ustez ongi datoz horrelako irteerak egitea. Gogoratzen dut ederto pasatzen genuela bertan, hainbat ekintza berezi eginez.
8.
Aurrean daukagun argazki hau, ikastolak antolaturiko Gareseko udalekuetan ateratako da. Uste dut horixe izan zela apuntatu nintzen lehen udalekua, eta oso gustukoa izan nuen, nahiz eta etxetik kanpo egun ugari egotera ez nengoen ohitua. Hala ere, lagunekin ederki pasa nuen, argazkian ikusten den bezala txorakeriak egiten. Lehen hezkuntza bizitako esperientzia politenetariko bat izan zen hura.
9.
Berriro ere inauterietako argazki bat aukeratu dut, izan ere oso gustuko nituen jai horiek. Kasu honetan berriz, herriko plazan nago anai eta lagunekin ikastolatik irten ostean. Tradizioa zen inauterietan, ikastolaren ondoren herriko plazan elkartu eta bertan jolasteko. Oso dibertigarriak ziren une horiek, eta benetan gustoko nituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario