Nire blogg lista
miércoles, 24 de mayo de 2017
KONPETENTZIAK. JOSE MOYA
Jose Moyak emandako hitzaldi bat ikusita, hezkuntzaren inguruan hark duen ikuspuntua ikus dezakegu. Goazen bere hitzak aztertzera!!
Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
José Moyarentzan konpetentziak ezagutza edo jakintza multzoa dira. Konpetente izango da beren errekurtso edo jakintza guztiak erabiltzen dakiena.
DeSeCo txostenak berriz hurrengo hau esaten du, konpetentzia "ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago dela azpimarratzen du, eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebestasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan."
Bestetik Europako Erkidegoko Batzordeak dio: "pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarriak, eta, aurrerantzean ere, horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte, etengabeko ikaskuntzaren esparruan".
Azkenik, Heziberrik esaten duena "bizitzako alor eta egoera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan (diziplina-arlo guztietan nahiz eguneroko bizitzan), arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo edo ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira"
José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
Jose Moyak dioenaren arabera 4 ikaskuntza mota desberdin daude, "competencia", "conducta", "capacidad" eta "comportamiento".
Eta hezkuntza legedi hauen ondorioz eman zitzaien garrantzia ikaskuntza hauei: "1970 (Ley General de Educación)" "Conducta"-ri, "1990 (LOGSE)" "Capacidad" eta "Comportamiento" ikaskuntza motei , eta "2007 (LOE)" "Competencias"-eri.
Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu.
Lomceren DBHk nire ustez badu izaera selektibo bat izan, ere azterketa batzuetan ateratako notak sailkatzen ditu ikasleak, onak edo txarrak diren izateko. Eta horren ondorioz, ikasle "onak" direnek daukate soilik arrakasta izateko egoera gaur egungo hezkuntzan.
Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.
Konpetentzien ebaluazioa emateko Moyaren ustez bi irizpide egon behar dira, batetik informazio iturri bat egon behar da, eta bestetik ebaluatzeko irizpide batzuk egon behar direla.
Bere iritziz, informazio iturri egokiena egin beharrekoaren ebazpenaren inguruko datuak ematen duen hura da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario