Nire blogg lista

lunes, 29 de mayo de 2017

KURTSO AMAIERAKO LABURPENA

Blog hau Lehen Hezkuntzaren gradua egiten ari den lehen mailako Paulo Ferreira ikaslearena da. Bertan. Azken lauhilabete hontan, Didaktika Orokorrari dagokion arloan landutako zeinbat eduki desberdin ageri dira, eta espero dut norbaitentzak baliagarriak izatea..


Bloggean egindako lehen sarreran, ikasgaian murgiltzen hasten gara, Oinarrizko Hezkuntzarako Curriculum Dekretuak ikasteari eta Oinarrizko Hezkuntzako Curriculum Dekretuak Ebaluazioaren inguruan dioenaren inguruko lana da.

Ondoren, egindako sarrera eta aipagarrienetariko bat, Lehen Hezkuntza neuk bizitako momentu garrantsitzuen argazki batzuk dituzue, haien aukeraketaren arrazoiarekin batera.

Hurrengo sarreran, konpetentziei buruz eta Jose Moya adituak horiei buruz dioenaren buruz aritu naiz hizketan, haren hitzak curriculum dekretuak dioenarekin parekatuz.

Aipatu beharra dago, Curriculumaren eta bere inguruan dauden zehaztapen mailen inguruan ere aritu nahiz hitz egiten beste sarrarera batean.

Ikaskuntzarekin eta haurtzaroarekin lotzen dituda bi argazki esanguratzuen inguruan aritu naiz mintzatzen.

Taldelanean lan egin dugu lauhiruhilabete hontan baita ere, horren adierazle garbia da hezkuntzaren inguruan egindako Kartografia.

Bukatzeko, bloggeko azken bigarren sarreran Ebaluazioaren inguruan da, liburu bateko zenbait kapitulu ostean egindako lanketa eta laburpena. Honi esker hainbat eduki barneratu daitezke.

Ahaztu gabe, esanguratsua ere taldean egindako Unitate Didaktikoa, honen bitartez Didaktika Orokorrean ikasitako gauza praktikan jarri dugu, gure ikaskuntza prosezu bat sortuz.


UNITATE DIDAKTIKOA

Taldea: Julen Arburua, Garazi Regil, Eki Sagarzazu eta Paulo Ferreira


1- IZENBURUA

KULTURANIZTASUNA

2- SARRERA

2.1.- Justifikazioa: Lan honetan, gaur egun hezkuntzan dauden arazoetako bateri buruz hitz egingo dugu. Lehenik, egoera eta arazoaren testuingurua azalduko dugu, ondoren arazoan sakontzeko. Arazoa identifikatzeaz gain, eta horren zergatia arrazoitzeaz gain, arazoa konpontzeko guk egingo genukeena azaldu dugu.

Sakonki hausnartu ondoren, arazoari aspektu edo alderdi positiboa ateratzeko zer egingo genukeen islatu dugu lan honetan, arazo guztiek konponbidea dutela pentsatzen dugulako, eta arazo larrienetik ere gauza onuragarriak atera daitezkeelako.

Beraz, arazoa konpontzeaz gain, hainbat helburu planteatu ditugu egoera honetarako, helburu hauek arazoa konpontzeko eta gelako dinamika egoki bat jarraitzeko planteatuak izan dira.

2.2.- Kokapena: Kokapenari dagokionez, arazoa ikasgela zehatz batean kokatzen da, eta ikasgela hau Oreretan (Gipuzkoa) kokatzen da, bertako Laskorain ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4.mailan ain zuzen ere. Ikastola publikoa izanik, ikasle kanpotarren kopurua handia da, eta gainera, hazkuntza garrantzitsua ari da jasaten.



3- ARAZO EGOERA

Testuingurua:  Zuzenduta

Arazoa Laskorain ikastolako Lehen hezkuntzako 4. mailan kokatzen da. Laskorain ikastola Orereta herrian (Gipuzkoa) kokatzen da. Ikastola publikoa izanik, ikasle kanpotarren kopurua handia da eta gainera hazkuntza garrantzitsua ari da jasaten.

Ikastolarentzat hau mesedegarria dela iruditzen zaio zuzendaritzari. Egoera sozioekonomiko kaxkarra jasaten duten familia ugari dira ikastola honetan partaide. Hau da ikastola honetako arazoa kokatzen den testuinguru sozial eta pertsonala.

Orereta hiria industria askoko hiria da,  ekonomia nagusia bigarren sektorean kokatzen da nahiz eta, zerbitzu ugariko herria izan. Azken urteetako krisi ekonomikoa, gogor astindu bertako industria. Hortaz, bertako familia asko lagabezian geratu dira. Arazo hau pairatu duten familia asko dira eskola honetan partaide.

Egoera sozioekonomiko, akademiko eta pertsonal honek, ondorio mesedegarri eta kaltegarri ugari ekartzen ditu. Arazo honetan ikasleen arteko harremana da hizpide. Aurretik aipatu bezala azken urteetan ikasle kanpotarren kopurua asko igo da eta oraindik igoera garrantzitsua ari da pairatzen.

Arazoa:

Kulturartekotasuna ikastola honetan asko jorratu gabeko gaia da eta honek zailtasun batzuk ekarri ditu. Kultura aniztasun horrek, ikasleen arteko komunikazioan zailtasunak dakartza.

Gelaren barruan euskaraz mintzatzearen garrantzia alde batera utziz, ikasleak beraien artean ulertzea bilatzen dute baina benetan zaila egiten zaie, hizkuntza ezberdintasunak direla medio.

Beraz testuinguru honetan topatzen dugun arazoa elkarren arteko komunikazioa da, elkarri ulertzeko arazo larriak dituzte, eta arazo honek izugarri kaltetzen du gelako dinamika.
Gainera, arazo honen arira, hau da, komunikatzeko duten arazoaren arira, ikaskideen artean duten konfiantza falta ere begi-bistakoa da. Hizkuntza eta kultura ezberdinak daudenez, bakoitza erosoena sentitzen den kulturarekin erlazionatzen da, beraien antzekoekin orokorrean, eta honek, gela talde txikietan banatzea izan du ondorio; eta talde txikiak egin direnez, bakoitzaren taldetik kanpoko jendearekin ez dira ia erlazionatzen, eta beraz, aipatu bezala, konfiantza falta ere arazo bilakatu da.

Xedea:

Elkar ez ulertzearen arazoarekin amaitu eta denok elkarrekin komunikatzen ikastea.


Ataza:

-Hizkuntza berdinean mintzatzeak duen garrantzia jakinarazteko ikasleekin bakarka zein taldeka hitz egin. Gai hau denok eta denon artean landu.

-Kultura desberdinetako ikasleen artean euskeraz hitz egitera bultzatu, Euskal Herrian gaudenez, bertako hizkuntza ikastea oso garrantzitsua da.

-Kultur ezberdinetako ikasleak elkarrekin lan egiten jarri eta talde lan ugari egin. Denen artean konfiantza sortzeko.

-Denok elkarren artean arazorik gabe komunikatzea, euskeraz bada hobe.

- Kultur-aniztasuna denontzako onuragarria eta aberasgarria izatea.

- Konfiantza sustatzeko dinamika eta ekitaldi ugari egin.

- Kultura guztiak errespetatuak izatea nahitaezkoa da denok armoniam bizitzeko eta lan egiteko.






4- KONPETENTZIAK


4.1. Zeharkakoak:
Guk aukeratutako zehar-konpetentziak hauek dira:

1. Hitzezko eta hitzik gabeko  komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia:

Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.

Zuzen zuzenean eragiten dio gure Unitate Didaktikoak zehar-konpetentzia honi. Izan ere, gure lan honetan komunikazioaren inguruan hitz egiten dugu, eta ikasgela bateko komunikazio arazo larria nola konpondu azaltzen dugu. Beraz, konpetentzia diziplinar hau guztiz baliogarria zaigu, ain zuzen ere, gai hau lantzen baitugu.





2.- Elkarbizitzarako konpetentzia:

Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasun-irizpideekin parte hartzea da, gainerako pertsonei aitortuz nork bere buruari aitortzen dizkion eskubideak eta betebeharrak, eta horrela, ekarpen bat egitea norberaren eta guztion onari.

Konpetentzia diziplinar honi ere ekarpen handiak egin ahal dizkio gure Unitate Didaktikoak. Zehar-konpetentzia hau oso garrantzitsua da aipatutako komunikazio arazoa landu ahal izateko.



3.- Norbera izaten ikasteko konpetentzia:

Norberari bizitzako esparru eta egoera guztietan sortzen zaizkion sentimenduez, pentsamenduez eta ekintzez gogoeta egitea da, haiei buruz egiten den balorazioaren arabera sendotu eta egokitzea horiek guztiak, eta, era horretan, etengabeko hobekuntzaren bidez, norbera auto-realizaziora bideratzea, errealizazio horren dimentsio guztietan.

Kasu honetan ere, garrantzitsua iruditzen zaigu konpetentzia diziplinar honen aipamena. Izan ere, gure Unitate Didaktiko hau lantzeko baliogarria da, eta oso dinamika aberasgarria dela iruditzen zaigu. Lan honen hasieran planteatu den arazoa lantzeko, norberaren konfidantza areagotzeko, eta gelako dinamika hobetzeko oso baliogarria den dinamika da zehar-konpetentzia hau.



4.2. Diziplina-konpetentziak:
Guk aukeratutako diziplina-konpetentziak:

1.- Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia:

Hitzezko eta idatzizko testuak erabiltzea da, euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza aniztasuna errespetatuz komunikatzeko. Horrekin batera, heziketa literarioa lantzean datza, nork bere burua eta ingurunea hobeto ezagutzen laguntzeko.

Diziplina-konpetentzi hau interesgarria iruditu zitzaigun, eta gure Unitate Didaktikoa lantzeko oso baliogarria. Idazketa lantzeaz gain, zure inguruko ikaskideen inguruneak hobeto ulertzeko balio du, eta gainera, hainbat hizkuntza lantzeko ere baliogarria da. Gure helburu nagusia denok elkar-ulertzea eta euskara bultzatzea denez, dinamika hau oso lagungarria dela iruditzen zaigu.



2.Konpetentzia sozial eta zibikoa:

Nork bere burua, norberaren taldea eta bizi duen mundua ezagutu eta ulertzea da, gizarte zientzien jakintzak eskuratuz, kritikoki interpretatuz eta erabiliz; zientzia horien berezko prozedurak eta metodologiak erabiltzea, autonomiaz eta herritarrei dagokien arduraz jarduteko bizitzaren ohiko egoeretan, gizarte guztiz demokratikoa, solidarioa, inklusiboa eta askotarikoa lortzeko bidea urratzearren.

Konpetentzia diziplinar hau interesgarria izateaz gain, gure Unitate Didaktikoarekin zerikusi zuzena du. Kultur-aniztasuna lantzeko oso ariketa egokia dela iruditzen zaigu, eta norberaren, nahiz ondokoen “mundua” ulertu eta errespetatzeko ezinbestekoa da.


5-HELBURUAK:

HELBURU OROKORRAK:



HELBURUA
ITURBURUAK
1
HOBEKUNTZA PLANAREN GARAPENA
-Ebaluazio Diagnostiko frogaren emaitzak.
-Hezkuntza administrazioa
2
IKASTETXEKO CURRICULUM PROIEKTUA GARATZEN JARRAITU
-Zuzendaritza proiektua.
-Curriculum proiektua.
-Hobekuntza plana.
-Urteko memoria
-Emaitza akademikoak
3
ESKOLAKO BIZIKIDETZA PROIEKTUA GARATZEN JARRAITZEA.
- Hezkuntza proiektua.
-Zuzendaritza proiektua.
-AJA
-“Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitatez besteko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretua” eta dekretu hau aplikatzeko gida
-Urteko memoria
-Hezkuntza administrazioa
-Ikastetxeko zein ikastetxetik kanpoko agente ezberdinen ekarpenak.
4
IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUAREN BERRIKUNTZA
- Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua.
-Ikastetxeko dokumentu estrategikoak: ICP, AJA, Elkarbizitza plana, Tutoretza plana, Hizkuntza plana…
5
ESKOLA INKLUSIBOAREN ESPARRUAN ANIZTASUNARI ERANTZUTEKO PLAN ESTRATEGIKOA GARATZEN JARRAITU.
- Hezkuntza proiektua.
-“Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa” dokumentua.
-Zuzendaritza proiektua.
-Curriculum proiektua.
-Ikaskuntza Kooperatiboa proiektua.
-Urteko memoria
-Emaitza akademikoak.
6
IKASTETXEKO IKT PLANA GARATZEN JARRAITU
-Curriculum proiektua.
-Hobekuntza plana.
-Urteko memoria
-Zuzendaritza proiektua.
7
IKASTETXEKO DOKUMENTAZIOAREN EGUNERAKETA ETA KUDEAKETA.
-Tutoretza Plana.
-Elkarbizitza Plana.
-AJA
-Harrera planak.
-Weborrialdeko informazioa.
-Administrazio sareko informazioaren antolaketa.
-Programazioak.
-Beste batzuk


HELBURU DIDAKTIKOAK:

- Taldean elkarreraginez, elkar komunikazioa lantzea.

- Ikasleek beren eta besten egoera soziokulturala ulertuz, hurrenarekin enpatizatzea.

-Jarduerak elkarren artean eginez, bazterkeria ekiditen jakitea .

- Kulturaniztasuna baliatuz, arrazakeriak baztertzea.

- Diskrimatu edota zapalduak ulertuz, enpatizatzea.

- Kultura aniztasunaz baliatuz, kulturari buruzko ezagutza lortzea.





6- EDUKIAK:

Hauxek izango dira ikasleek jorratu behar izango dituzten edukiak:
-Ikasle guztiak elkar harremantzea
-Ikasleak elkarren artean nola harremandu behar diren barneratzea
-Ikasleak besteen kultura eta ohiturak ulertu eta errespetatzea
-Talde lanean kultura desberdinetako ikasleak elkarrekin aritzea
-Eskolan ikasleek liskarrik ez sortzea

7-METODOLOGIA
Proposaturiko lan honetako atal honetan, gure jarduera burutzeko erabili dugun edo ditugun metodologiak aipatuko dizkizuegu, honekin batera zer helburu, denbora antolaketa eta  beste hainbat irizpide aipatuz.
Estrategia metodologikoak bi helburu aipagarri ditu, batetik, ikasle bakoitzaren ikaskuntza indibidualizatua sustatzea eta bestetik, ikasle bakoitzaren garapen integrala bermatzea. Guk erabili dugun metodologia , metodologia aktiboa izan da eta guk landu behar genituen jarduera ezberdinentzako egokiena iruditu baitzaigu. Metodologia aktibo honen helburu nagusia aurre ezagutzak, egunerokotasunean jarduten ari garenari gehitzea da eta motibazioarekin eta gogotsu. Decrolyren interes gunen praktika bultzatuz izan daiteke edo talde lanekin esate baterako.
Ondoren, espazioaren antolaketaren inguruan hitz egingo dizuegu. Hemen bean jarri dugun irudi honetan ikasgela bat txoko ezberdinetan banatua ikus dezakegu. Gure ideia ondorengoa izango zen. Kultur artekotasuna bultzatzearren, txokoak herrialde ezberdinetako ikasleez egitea eta ikasle guztiak besteen txokoetatik igarotzea.
Resultado de imagen de ikasgela txokoetan banatua

Jarraian taldekatzea eta denbora antolaketaren inguruan hitz egingo dizuet. Hemen laburki aipatuko dudan zati bat izango da ondoren zortzi garren puntuan,  jardueretan hain zuzen, sakonago hitz egiten baitugu honetaz. Baina gure intentzioa taldeka eta elkarlanean lan egitea da, zazpi saio ezberdin egitea planteatzen dugu eta bakoitzarentzat behar den denbora eskainiz.  Ondoren, sakonago aipatuko dugun moduan beranduago, lan bat aipatuko dizuet. 12 hizkuntza ezberdin biltzen dira gure ikas gelan eta  12 hizkuntza horiek erabiliz, eta esaldi polit batzuk hautatuz, collage bat egitea izango litzateke helburua, elkarlana eta kultur artekotasuna sustatuz.
Ondorengo paragrafo honetan baliabideen inguruan hitz egingo dizuegu . Azkenean gure helburua jarduera ezberdinak burutzea da ondorengo puntuan aipatuko dugun moduan, guk hautatutako metodologia, metodologia aktiboa denez. Irakasleek  laguntzaile edo koordinatzailearen rola hartuko dute baina ez dute esku hartuko egiterako orduan. Jarduera hauek burutzeko, lehen aipatu bezala collagea esate baterako, haurrei behar duten materiala eskainiko zaie kartlinak, guraizak,...  Baina haurrei ingurugiroarekiko konpromisoa erakustearren, jarduera hauek burutzeko orduan natur baliabideak erabiltzen dituztenei puntuak eskainiko dizkie urte bukaeran egingo duten antzerkirako, eta puntu gehien lortzen dituen taldeak antzerkian zer izan nahi duten hautatu ahalko dute.
Metodologiaren alorrean azkenik aniztasunaren inguruan hitz egingo dizuegu. Gure ustez, guk proposatuko jarduerak metodologia aktiboarekin egitean aniztasunari garrantzi handia ematen zaio, azkenik txokoetan banatzen dira ikasleak, taldeka lan egiten dute, kultur aniztasuna bultzatzen baitute ekintza hauen bitartez.

8- JARDUEREN SEKUENTZIA
Ikasleen arteko komunikazio arazoak ikusi ondoren, zuzendaritzak jarduera berezi batzuk proposatu ditu aurretik aipatutako arazoari bukaera emateko. Kultura aniztasun handia ematen da eskolan eta gainera hazkuntzan dagoenez, kultura ezberdin hauen gertutasunari garrantzia eman dio. Horretarako jarduera ezberdinez osatuko den jarduera sekuentzia proposatu du. Kulturen arteko ezagutza bultzatuko dituen jardunaldi modukoak
1 SAIOA: “Erlaxatuz ikasi”

Saio honetan, arazo honek sortu dituen, desoreka hauek arintzea bilatzen da. Irakasleak gelan giro desatsegin bat bereizi du eta kultur aniztasuna lantzen hasi baino lehen jarduera honen beharra garbi bereizi du. Gela erlaxazio orokor batean murgildu nahi du dinamizatzaileak, ondoren jorratu nahi dituen kontzeptuak hobeto jorratzeko.
Saio honetan haurrei nahi duten bezala esertzea eskatuko zaie. Beraien kokapena eta postura beraiek esleituko dute inungo argibide ez eskaerarik gabe. Beraientzako eraginkorragoa izango den lekua hartzeko eskatuko zaie.
Ondoren, 5 minutuko isiltasun eta lasaitasun osoa, eskatuko die haurrei. 5 minutu hauetan irakasleak haurrei lasai arnasa hartu eta bota dezaten esango die.  Jarraian, erlaxazio musikaren bidez beste 5 minutuko erlaxazio bat burutuko dute. (Hemen haurrak iada erlaxatuta daudela pentsatuko da, eta ez da arnasketaren beharrik izango)
Honen ondoren hurrengo jarduerak ahalbidetzeko, jarrera egokiagoak izango dituztela haurrek espero da.
Materiala: Musika aparailua, haurrentzat koltxonetak.
Denbora: 30 minutu inguru.

2 SAIOA: “Kulturaz blai!”
Bigarren saioak  bi jarduera ezberdin izango ditu. Lehena haurren aurre ezagutza baloratzeko eta beraien interesa areagotzeko. Bigarrena berriz,kulturaren ondarean sakontzeko baliagarria izango da.
1 jarduera: Haurrak bost kideko taldeetan bilduko dira, eta kultura hitzarekin zerikusia duten kontzeptu guztiak arbelean idaztean datza. Horrela arbelean kulturarekin zerikusia duten hainbat kontzeptu agertuko dira. Helburua ikasleek amankomunean ideia bat sortzea da eta bide batez komunikazioa landuz, ikaskideetara gerturatzea.
Ariketaren eredua hauxe izango da: Ikasle batek, kulturaren inguruan zerikusia duen hitz bat idatziko du arbelan, eta ondoren, hitz horrekin zerikusia duen beste bat, beste ikasle batek. Horrela sare moduko bat bilatuko da, kulturaren inguruko kontzeptuak agertuko direnak.

2 jarduera: Haur guztiek ikasgelaren erdialdean biribilean eserita,  kultura zer den eta zer balio duen ikusiko dute. Honetarako, kultura kontzeptua bera oso konplexua denez, haurrei irakasleak prestatutako galdeketa baten bidez emango da.
Horretarako haurrei arbelan ageri den kontzeptu bat aukeratzeko eskatuko diezu, eta kontzeptu horren inguruan izango da hausnarketa.
Adib: hizkuntza
-Kulturaren zati garrantzitsu bat al da hizkuntza?
-Zein da zure hizkuntza?
-Berdina al da zure hizkuntza, eta ume mongoliar batena?
-Zenbat hizkuntza ezagutzen dituzu?
-Kultura bakoitzak hizkuntza bat al du?                                                                           

                                                                       
3 SAIOA: “Hizkuntza aniztasunera bidean…”
Kultura ondarearen barnean hizkuntzak betetzen duen papera oinarrizkoa da eta baita komunikazioan betetzen duena.  Saio honetan bi jarduera burutuko dira:
1 jarduera: Aurretik aipatu bezala, komunikazio aldetik problematika nabaria ematen da. Horretarako hizkuntzen arteko gertutasun eta armonia moduko bat ematea garrantzitsua iruditzen zaigu. 12 hizkuntza ezberdin biltzen dira ikasgela honetan, eta hizkuntza ezberdinekin eratutako esaldiekin osatutako collage batekin burutuko da jarduera. Hori baino lehen ikasleen artean esaldi bat aukeratzeko denbora utzi behar da. Hau izango baita collagean hizkuntza ezberdinez ageriko den esaldia. Horretarako, haurrei denak gelaren erdian esertzeko eskatu eta irakasleak hau formulatuko du:
-Zer opa diozue kurtso honi?
Orduan irakaslea gelatik aterako da eta bueltatzerako esaldi bat aukera dezaten eskatuko die. Horrela haurrei berdinen arteko eztabaida aske bat utziko diezu, eta autonomia osoarekin aukeratuko dute.
2 jarduera : Esaldia aukeratu ondoren, 12 hizkuntza ezberdinetan idatziko da collagean. Horrela, munduko toki ezberdinetako hizkuntzaz osatua egongo da. Beraien arteko gertutasuna sortuz. Azkenik, collagea eratu ondoren ikasgelako horman ezarriko da gela guztiaren ikusgarri. Ondoren bost minutuko tartea utziko duzu haurren artean hizkuntzen inguruko galderak egiteko. Haur bakoitzak beste bati, bere hizkuntzaren inguruan galdetuko dio, eta dinamizatzaileak askatasun oso emango die berbetan egon daitezen, betiere egoera dinamizatuz. Saioa bukatutzat emango da.
-Materiala: Collagea egiteko materiala
-Denbora: mugagabea, jarduerak eskatzen duena.
-Espazioa: Ikasgela
4 SAIOA: “NOR DA NOR?”
Saio honetan, kultur aniztasunaren bidean egin beharreko beste prozesu bat landuko da. Gelako giro on bat bilatu nahi bada beharrezkoa da, ikaskideen arteko konfiantza lantzea. Hortaz gain, beraien arteko ezagutza eta elkareraginak beraien ikaskuntzan eragina duenez ariketa hau proposatzen da.
Ariketa honetan gelaren partaidetza eskatzen da bere osotasunean, hau da, gela osoak talde bakarra osatuz.  Saio honen bereizgarri nagusia irakasleak ikasleen paper bera beteko duela da, ikasleak parte hartzera animatuz.
Jarduera honetan nor da nor? Mahai jokoaren simulazio bat burutuko da gelan. Horretarako haurrak, beraien taldekideak zutik dauden bitartean, deskripzio orokorrak emango dituzte. Haurrek hitz egiten ari diren pertsona zein den ikus dezaten, baldintzak betetzen ez dituzten haurrak esertzen joango dira, pertsona zuzena soilik geratu arte.
Adib: Hitz egiten ari naizen pertsonak zeozer beltza du soinean.
-Beltza ez dutenak eseri egingo dira.

-Materiala: ez da aparteko materialik behar.
-Denbora: Haurrak aspertu bitartean ordubeteko saioa.
-Espazioa: Ikasgelan

5 SAIOA: “Kultura ondarea…….dibertigarria!”
Ikasgela honetan esan bezala hainbat kultura ezberdin ematen dira. Horrekin batera, tradizio, dantza, festa… ezberdinak biltzen dira gelan. Ezagutu eta jorratzen dituzten edukietatik at kulturak ondare interesgarria duela erakutsi nahi die haurrei.
Saio honek jarduera bakarra izango du eta gertutatsuna eta interesa lortzea du helburu. Horretaz gain, jarduera dibertigarri bat izatea du helburu. Horretarako kultura ondarea konpartitzen duten haurrak bildu eta bakoitzari beraien kulturako dantza bat egitea eskatuko zaie. Horrela beste kultura ezberdinetako dantza eta tradizioz hornituko dira ikasleak. (Euskaldunak diren ikasleak euskal kultura errepresentatuko dute.)  Ikasle euskaldunek ere beraien kultura hemengoa den arren, besteekiko parekide dela jabetu behar dute eta aukeratutako dantza bat errepresentatu beharko dute. Hala ere garbi utzi behar zaie haurrei kulturak, dantzez gain, zantzu garrantzitsu asko dauzkala.
Baina saio hau kulturaren alde  dibertigarri hau erakusteko erabiliko da.
-Materiala: Ordenagailuak dantzak begiratzeko, musika ekipoa.
-Espazioa: Ikastolako areto nagusia
-Denbora: ordu bat inguru
6 SAIOA: “Kulturatik platerera”
1 jarduera: Azkenik “saio librea”, ren garaia heldu da ikasleak 4 kideetako taldean bilduko dira zoriz. Eta kulturaren inguruko kontzeptu ezberdinak luzatuko zaizkie. Jarduera honetan gastronomiaren momentua da. Talde bakoitzak nahi duen kulturaren inguruan egin beharko du lana eta hurrengo saiorako prestatu beharko du. Saio honetan ikasleek beraien kulturako otartekoak begiratuko dituzte ordenagailuetan, eta bat aukeratuko dute.
Hurrengo saiorako, otartekoa egiteko behar diren gauzak ekarri eta ikasle bakoitzak bere otartekoa egingo du.
-Materiala:Ordenagailuak, ikasle bakoitzak bere materiala,
-Denbora: Saioak irauten duena.
-Espazioa: Ikasgela

7 SAIOA:”Kulturajana!”
1 jarduera: Aurreko saioan landutako tematika, saio honetan burutu beharko dute. Aukeratutako otartekoa klase orduetan egin eta probatzeko utziko dute. Ikasle bakoitzak beste haur baten otartekoa jango du baina ez du inongo kalifikaziorik jasoko otartekoak. Kultura gutxiestearen beldur baita irakaslea.
2 jarduera: Saioei amaiera emateko jarduera da eta garrantzitsua da etapa honetan ikaskuntza ongi burutzea. Haurrei kultura eta arraza ezberdintasunen gainetik pertsonak garela erakutsi behar zaie. Horrelako kontzeptuak txikitatik ikastea garrantzizkoa baita. Haurrak denak batera ikasi behar dutela ulertu behar dute, beraien kultura ezberdintasunak alde batera utziz, eta beti errespetuarekin. Horretarako jolastokiko mural bat itxuratuko dute haurrak. Pintura poteetan eskua sartu eta haur bakoitzak nahi duen koloreaz bere eskuak utziko ditu markatuta horman. Mural moduko bat egitea da helburu ikasleen elkarrekintza agerian geratzeko.
Resultado de imagen de niños diferentes dandose la mano
-Espazioa: Areto nagusia
-Denbora: Saio luze bat




9- EBALUAZIOA
Ebaluazioa metodoa edo guk jarraituko genituen ebaluazio irizpideak hautatzerakoan oso argi izan genuen hasieratik, gure metodoa metodologia aktiboa denez ebaluatzerako garaian gure ebaluazio mota egunerokoa izango da, ebaluazio mota honekin, ondorengo ebaluazioa irizpideak hartuko ditugu kontutan: haurren eguneroko motibazioak, zailtasunak, jardueren egokitzapenak eta beste hainbat aspektu hartuko dira kontutan.
Gure ustez guk hautatutako metodologiarekin bat datorren ebaluazio mota da. Lehen aipaturiko ebaluazio irizpide horiek behar bezala baloratzeko ebaluazio baliabide batzuk behar ditugu. Honetarako, haurrekin elkarrizketak, galderak, motibazioa maila neurtzeko ariketak edo beraien egunerokotasunean egiten dituzten ekintzetako jarrera hartuko dugu kontuan. Azkenik ebaluazioarekin, haurrek urte osoan zehar eraman duten garapena hartzen baita kontutan eta landu dituzten aspektu eta arlo ezberdinetan garapen egokia eraman duten edo ez baloratu.


HELBURU DIDAKTIKOAK
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
EBALUAZIO ADIERAZLEAK
- Taldean elkarreraginez, elkar komunikazioa lantzea.
Taldean ikasleak elkarrekin komunikatzea
Taldean besteekin komunikatzen da
- Ikasleek beren eta besten egoera soziokulturala ulertuz, hurrenarekin enpatizatzea.

Ikasleek besteen egoera soziokulturala ulertzea, eta haiekin enpatizatzea
Ikasleek beraien zein besteen egoera soziokulturalak ulertu ditu, eta haiekin enpatizatu
- Kultura aniztasunaz baliatuz, kulturari buruzko ezagutza lortzea.

Kultura aniztasunarekin kulturei buruzko ezagutza barneratzea
Kultur aniztasuna baliatzen da, kultura desberdinen ezagutza jasotzeko
- Diskrimatu edota zapalduak ulertuz, enpatizatzea.
Diskriminatu edota zapalduak ulertaraztea, eta haiekin enpatizatzea
Diskriminatu eta zapalduak ulertzen ditu, eta haiekin enpatizatu
-Jarduerak elkarren artean eginez, bazterkeria ekiditen jakitea .
Jarduerak elkarrekin eginda, bazterkeria ekiditzen jakitea
Jarduerak elkarrekin eginez bazterkeria ekiditzen du
- Kulturaniztasuna baliatuz, arrazakeriak baztertzea.
Kulturaniztasuna baliatuz, arrazakeria baztertzen jakitea
Kulturaniztasunaz baliatuz, arrazakeria baztertzen du



10- ERREFERENTZIAK

236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.