1. eta 2. gaiak lantzeko hurrengo galdera hauek erantzungo ditugu.
1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación
1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Ebaluazioa eta kalifikazioa oso loturik dauden, biak elkarrekin identifikatzea akats bat da. Gaur egungo hezkuntza kalifikazioarekin obsesionatua dago, eta hori oker handia da. Kalifizazioa nota bat jartzean oinarritzen da, eta irakasleek daukagun hezkuntzan ebaluazioari buruz hitz egitean kalifikazioaren erreferentzia egiten ari dira.
Ebaluatzeko gehien erabiltzen den metodoa azterketa bidezko kalifikazioa eta bertan ateratako nota da, eta egia da ebaluaketa emateko beste modu batzuk daudela, baina esan bezala gaur egun hezkuntza obsesionaturik dago kalifikazioarekin. Horrek ikaskuntza esanguratsua oztopatu, eta ikasleak zuzenki kaltetetzen ditu.
1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
Ebaluazio formatiboak erreferentzia egiten dio irakaste eta ikasteko prosezuak hobetzea helburu bezala duen edozein ebaluazio prosezuri.
Ebaluzio honek 3 funztio desberdin ditu: Ikasleriaren ikaskuntza prozesua, irakasleriaren eguneroko konpetentziak, eta ikasgelan ikasleekin ematen den irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea.
1.2.1. Ebaluazio formatibo /hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
Ikaskuntzara bideratutako ebaluazioa: Ebaluazioa ez da ikaskuntza kontrolatu eta kalifikatzeko izan behar, ikaskuntza prosezua hobetzeko baizik.
Ebaluazio hezitzailea: Ikaslea da auto-hausnarketa egin behar duena, horrela kontzientea bihurtuko da.
Ebaluazio erreala: Teknika, instrumentu eta ebaluazio jarduerak egoera errealetara egon behar dira egokituta.
Ebaluazio integratua: Ebaluazio ikaskuntza-irakaskuntza prosezuan integratua ego behar da.
Ebaluazio alternatiboa: Metodologia tradizionalari aurre egiten dioten ebaluazio eta metodo desberdinei egiten dio erreferentzia.
Ebaluazio alternatiboa: Metodologia tradizionalari aurre egiten dioten ebaluazio eta metodo desberdinei egiten dio erreferentzia.
1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
Ebaluazion ikasleen implikazioa izateari esaten zaio partekatutako ebaluazioa. Honetarako ohiko teknikak izaten dira autoebaluazioa, ko-ebaluazioa, partekaturiko ebaluazioa eta auto kalifikazioa besteak beste. Ebaluazio honek zenbait onura ekar ditzake:
- Ikaskuntzaren hobekuntza.
- Autonomia pertsonala, autoerregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuen hobekuntza.
- Analisi kritikorako eta autokritikorako gaitasunaren garapena.
- Gelako giroa hobetzea eta elkarbizitzako gatazkak konpontzea.
- ...
4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberri dekretuan ebaluazioa bere atal garrantzitsuenetako bat da. Honen arabera 3 ebaluazio desberdin eman daitezke ikasturtean zehar, hasierakoa, prosezuaren ebaluazioa eta bukaerakoa, bakoitzak bere zeregina duelarik.
Hala ere, Heziberrik dioenez ikastetxe bakoitzak erabaki behar du zein ebaluazio mota eraman aurrera, beti ere arau orokorrak errespetatzen dituztelarik.
2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa.
2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa - Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]
Ebaluazio baldintzak: Ikasleak bere aktibitate edo ariketak ebaluatuak izateko, bete behar dituen kondizio edo baldintzak dira.
Ebaluazio jarduera: Jarduera ezberdinak daude eta ebaluaketa jarduerak hauetako batzuk dira. Helburu nagusia prozesuan jaso diren ezagutza, konpetentzia, esperientzia horiek ebaluatzea da.
Ataza jarduera: Ikasleei beraien ikaskuntza prozesuan barneratutako konpetentzia,ezagutza, eduki horiek barneratu dituztela erakusteko eskatzen diren ariketa edo jarduerak dira.
Ebaluazio teknikak: Irakasteko eta ikasteko prozesuan informazio esanguratsua jasotzeko erabiltzen diren baliabide desberdinak dira.
Behaketa sistematikoa: Espilizituki jasotzen ez diren aktibitateen ebaluazio moduko bat da.
Ahozko hartu emana: Ikasgela elkarrekin artean egiten den elkarrizketa eta informazioaren elkartrukaketari esaten zaio.
Probak: Ikaslea ebaluatzeko egiten diren aktibitatea espezifikoak, momentuan egindako gauza bat ebaluatzeko erabiltzen dena.
Ikasleriaren ekoizpenen analisia: Ikasleriaren ekoizpenen analisiak, buruturiko ekoizpen edo produkzioen inguruan egiten den balorazioari egiten dio erreferentzia.
2.2. Ebaluazio instrumetuak. Definizioa, instrumentuen adibideak (ikusi adibideak) aipatu.
Zerbait ebaluatzeko erabili behar diren tresnak dira. Zenbait adibidez desberdin daude: galdera zerrenda, kontrol zerrenda, estimazio eskala, behaketarako gidoia, eta errubrikak besteak beste.
2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.
Ebaluatzeko garaian bete behar diren kondizioak, lanak balio bat edo beste bat har dezan. Lorpen maila emango diona lanari eta azkenik lana kalifikatzeko balioko duten irizpideak izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario