Gelan haurtzaroa eta ikaskuntzarekin lotzen ditugun bi argazki bilatu behar izan ditugu, eta aukerake horien arrazoiak azaldu. Nire kasuan aukeratutakoak hurrengoko hauexek dira.
Lehengo hau, haurtzaroa bezala identifikatzen dut. Haurtzaroa jolasekin lotzen dudan etapa da, non ardurarik gabe egun osoa aire librean zein etxean jolasten igarotzen da. Zalantzarik gabe nire ustez bizitzako etapa hoberena da, lanik eta ardurarik gabe, eta egun osoan zehar lagunekin edo bakarrik jolasten. Argazki hontan ikus dezakegun bezala, umeak jolasean eta pozik daude.
Bigarren irudi hau berriz, ikasuntzarekin lotzen dut. Gaur egungo ikaskuntza aspergarria bezala irudikatzen dut, non ikasleak jarrera pasiboa dute, irakasleak soilik hitz egiten duen bitartean. Nik jasota hezkuntza ere horrelako izan da, eta zalantzarik irakaskuntza hierarkiko hau berehala aldatu egin beharko litzateke. Argazkian ikus daitekeen bezala, ikasle guztiak asperturik eta burumakur daude, ikasteko gogoa galduta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario